Leioa Kantika Korala
2001ean jaio zen, Leioako Udal Kontserbatorioan, Basilio Astúlez zuzendariaren ekimenez. 11 eta 18 urte bitarteko 45 neska-mutilek osatzen dute, guztiak ikastetxeko ikasleak. Lehentasunezko helburua abesbatzen musikaz gozatzea eta haien musika-prestakuntza zabaltzea da, eta, horretarako, ahalik eta estilo eta errepertorio aniztasun eta aberastasun handiena hartzen du barnean.
Leioa Kantika Koralak, nazioartean ospe handiena duten haur-abesbatzen artean dagoenak, eragin handia du bere maila artistiko bikainagatik, bere sonoritate eta musikaltasun sinestezinagatik, bere programazio berritzaileagatik eta bere koreografia koloretsu eta dinamikoengatik. Sona handiko konpositore askok idatzi dituzte, mundu osotik, egungo abesbatzaren panoraman erreferentziazkoa den abesbatza honentzako obrak.
Kontzertuko artistak: Ainhoa García, haizea Lorenzo, Itziar Anguita, Erika Martínez, Aitana Vergara, Inge Ranilla, Ane Pérez, Alaitz de Isusi, Irene Benito, Sofía Olabarrieta, Julene González, Helen Zarragoitia, Iraia Juan, Irene Cerrada, Jare Torralba, Enola Arruebarrena, Nora Vázquez, Marene López del Corral, Inella Maider Biguri, Ixone Laguna, Ander Besteiro, June
Basilio Astúlez
Zuzendaria
1975ean jaioa, Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta musika ikasketak egiten ditu Gasteizen. Euskal Herriko Koral Federazioko ikastaroetan zuzendariarekin trebatzen da, bai eta Espainiako eta Europako beste ikastaro eta mintegi batzuetan ere, besteak beste, J. Duyick eta J. busto zuzendariekin lan eginez.
1994 eta 2005 urteetan Arabako Dulantziko Musika Eskolako abesbatzen kantuko irakaslea eta herri horretako Aiala Abesbatzako zuzendaria izan zen. 1996 eta 2004 urteen artean, Gasteizko Alaitz Abesbatzaren zuzendaria ere izan zen, eta hainbat sari irabazi zituen nazioko eta nazioarteko lehiaketetan; horien artean, 2000ko abesbatzen Sari Nagusian. 1999an Vocalia Taldea sortu zuen, nazioarteko sari garrantzitsuak ere jaso zituena (Tolosa, Torrevieja, Maasmechelen, Arezzo, Cork…).
HA´A ZINA ELOHIM – Pop. Israel
PATER NOSTER – Xabier Sarasola, Euskal Herria 1960
O SAPIENTIA – Tadeja Vulc, Eslovenia 1978
A PUPPET´S DREAM – Darius Lim, Singapur 1986
HABANERAS DE CARNAVAL – David Azurza, Euskal Herria 1968
WHEN I´M GONE – William Adams, EEUU 1975
SEGALARIAK – Josu Elberdin, Euskal Herria 1976
THE FIREDANCE OF LUNA – Darius Lim, Singapore 1986
SING AS ONE – Jude B. Roldán, Filipinas 1980
WAU BULAN – Tracy Wong, Malasia 1985
THA THIN THA – Lisa Young, Australia 1965
FLOWERS – Edri Cohen, Israel 1970
DREAM A DREAM – E. Robertson, EEUU 1965
Mesedez, idatzi zure helbide elektronikoa sarrera birtuala egiaztatzeko
360º-ko bistaratzea ez dago eskuragarri iPhone eta iPad gailuetan. Kontzertuaz gozatu ahal izango duzu, baina 360º esperientziarik gabe.