Elkartasuna ezin da gelditu
Kontzertua | Online | Geroratua | Guztientzat
“Elkartasuna ezin da gelditu” goiburupean, kontzertu telematiko batean parte hartzeko bildu dira zenbait artista, adinekoengan pentsatuz eta haien lankidetza programetarako dirua biltzeko asmoz.
Fernando Velazquez konpositorea, maila handiko musikariak, hala nola Eñaut Elorrieta eta Idoia Asurmendi, eta baita Goikobalu Abesbatza eta Parrokiako koroa ere, lankidetzan aritu dira proiektu honetan. Proiektuaren helburu nagusia Mundukide Fundazioaren lankidetza proiektuak bultzatzea da, “Elkartasuna ezin da gelditu” goiburuan oinarrituz. Gabonetako kontzertu telematiko batez ari gara; egoitzetako adinekoentzat pentsatuta dago eta Mundukideren webgunearen bidez emango da abenduaren 24an, 11:00etan eta 18:00etan; abenduaren 25etik aurrera, berriz, edonoiz ikusi ahal izango da.
COVID 19aren pandemia dela eta, egoera zaila bizitzen ari da mundu osoa, eta, bereziki, adinekoen kolektiboa; hala ere, Gabonek adiskidetasunaren eta alaitasunaren ikur izaten jarraitzea nahi du Mundukidek. Horregatik, kontzertu solidario bat antolatu du, behartsuenekiko balio solidarioak sustatzeko eta egoera txarrak saihesteko lankidetzak norainoko garrantzia duen azpimarratzeko.
Elkartasunezko eta lankidetzazko proiektu kulturala
Jatorrizko ideia eta antolaketa Mundukide Fundazioari dagokio. Mundukide Debagoienako GKE bat da, eta 20 urte baino gehiago daramatza Afrikaren eta Hego Amerikaren garapenerako lankidetzan, elkartasun unibertsala, interkooperazioa, gizarte eraldaketa eta halako balioen bidez. Maila handiko artistak batu dira proiektura, hala nola kontzertua zuzendu duen Fernando Velazquez, eta Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi eta Pedro Munhoz interpretatzaileak, bai eta Arrasateko Goikobalu Abesbatza eta Parrokiako koroak ere. Aurkezleak Harreman GKEko Kristina Etxenausia eta Xabi igoa bertsolaria izango dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arrasateko Udalak, Fagor Taldeak, Fair Saturdayk, Arrasateko Harreman GGKEak eta Ibaiartek eta GSRk ere bat egin dute ekimenarekin.
Fair Saturday ekimena
Mundukideren kontzertu honek Fair Saturday kultur mobilizazioarekin bat egingo du. Nazioarteko kultur fenomeno bat da Fair Saturday; azaroaren amaieran egin ohi da, eta mundu osoko artistek eta kultura erakundeek parte hartzen dute, ekitaldiaren bidez aukeratutako hainbat proiektu soziali laguntzeko helburuz.
Fair Saturday mugimenduak plataforma teknologiko bat jarri du Mundukideko Kontzertu Solidarioaren antolatzaileen esku, bideoaren emanaldiaz gain, Mundukidek Afrikan eta Latinoamerikan dituen lankidetza programei laguntza ekonomikoa emateko aukera izateko.
Errepertorioa
Lan artistikoa zuk erabakitako kopuruarekin balora ezazu. Artistak aukeratutako proiektu kultural edo sozialerako erabiliko da.